XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugarteren lanak ikusgai

Getariako udaletxean Julian Ugartek Elkanori buruz marraztutako hamasei kuadroren erakusketa zabalik dago hil honen 22.rarte.

Marrazki hauen gai zentrala Elkanoren biografia da, eta irudi guztiak bere bizitzan daude oinarrituta.

Julian Ugarte, zarauztar margolaria, duela bi urtetik ihardun da plastikoki eta modu sinboliko batez lan honetan.

Marrazki hauetan ikusi daitezke Elkano eta beste hainbat gizon Magallanesen agindupean munduari lehenengo bira eman zion expedizioan, Sevillatik irteten.

Margo hauek egiteko errealitate bisual eta historikoa hartu ditu egileak erreferentzi bezela.